XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hain zuzen ere, nazio aurreratuetako ekonomi egitarauak hirugarren mundutik datozen lehengaiak landu eta eraldatzean daukate heuren oinarria, gero, landutako produktu horiek berriro hirugarren munduan garestiago saltzeko.

Bestalde, munduko bakea zaintzeko nazioak arma lehiaketa batetan sartu dira, negargarrizko ondorenarekin: herri aberatsenak dira armarik gehien eta onenak egiten dituztenak, heuren nagusitasunari eusteko eta albokoak beldurtzeko.

Zentzugabekerizko giro hau gauza bitan, batez ere, agertzen da:

- arma hauek egiteko erabili behar diren dirutzak eta pertsonak (urteko biloi bat dolar eta 400.000 ikertzaile)

- arma egileak herri aberatsak dira eta erosleak pobreak.

Datu gehiago eman daitezke, baina guzti honek ez ote du beste hauxe agertzen: bakea dela gaurregun gehien arriskuan dagoen ondasuna.

Horregatik, edonolako bakeak ez du balio.

Benetako bakea ez da gudarik ez egitea edo armak isilik egotea.

Bakea dago:

- guztientzako bakea denean;

- ikusi-ezinik, ez gorrotorik, ez daukan bihotzetik datorrenean:

- indartsuenak ezarritako bakea ez denean (berdin militarrak edo iraultzaile militaristak);

- beldurraren estutasunak eraginda bizi ez denean.

Horregatik, bakea guztion artean egin behar dugun zeregina da:

- indartsuei izaten zaien beldurra eta ezintasunaren barru-miña azpiratzen direnean;

- armen eta lehergailuen norgehiagoa gelditzea lortzen denean.